XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
1. Industria- edo industriarekin lotutako zerbitzu-enpresa ertain edo txiki sortu berria, edo-ta enpresa-arteko egitura sortu berria izatea; kasu honetan Merkataritza-arloa ere hartuko da.
Dena dela, laguntzak eskatzen diren urtealdian eratuko dira enpresak.
2. Mugagabeko 3 lanpostu berri sortzea, gutxienez.
3. Diru-ezarketa onargarriaren egitasmoaren gutxieneko zenbatekoa 15 milioi pezetatara irits dadila.
c) Maileguen izenezko korritu-sariaren 5, 5 puntu arte, Dekretu honen 7. atalean lehentasuna eman zaien arloren batzuei ekin dakizkien enpresen eta enpresa-elkarteen, duten tamaina dutela, diru-ezarketa egitasmoetan.
C) Elkar Berme Erakundearen berme-emaile moduan parte hartuz gero berezitasun hauek izango dira kontutan: a) Maileguaren gehieneko korritu-saria 3/4 puntu gutxituko da.
b) Atal honetako 1-B) idatz zatian adierazitako hobari-sariak puntu bat gehituko dira, beti ere dagokion Itunean ezarritako baldintzak betez gero.
D) Interes bereziko kasuetan, salbuespen gisa, atal honetako 1-A)-b) idatz zatian adierazitako gehieko zenbatekoa gainditzerik egongo da, Egitarauaren Batzorde-Eragileak onartu ondoren.
E) Guztizko azken korritu-saria inola ere ez da izango %6a baino txikiagoa.
2.- Dirubide-alogeraz dirubidetutako diru-ezarketak.
A) Dirubide-alogerazko eragiketen ezaugarriak.
a) Diruz lagungarritzat jotako diru-ezarketaren %100a izango gehieneko zenbatekoa, eta hori enpresa alogeratzailearentzako ondasunen erosketa-prezioa da.
b) Dirubide-alogerazko eragiketaz dirubidetako urteko gehieneko zenbatekoa, enpresa batek jaso dezakeena, 350 milioi pezetatakoa izango da.
c) Epea: 3 eta 5 urte bitartean.
d) Epemuga: Hiruhilabeterokoa, hiruhilabeteko bakoitza amaitu ondoren.
e) Erabili daitekeen gehieneko taula-saria Dekretu honen 3. ataleko 1-b) idatz zatian esandako Itunean ezarriko da.
B) Hobari-saria. Dirubide-alogerazko eragiketetan sari-taulako hobari-saria 2 puntutakoa izango da, orokorrean.
C) Elkar Berme Erakundearen berme-emaile moduan parte hartuz gero atal honetako 1-C) idatz zatian maileguei jarritako berezitasun berberak hartuko dira kontutan.
II. SAILA